215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21732E/2022 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien dirulaguntzen deialdiaren gastua handitzen duena. DDBN identifikazioa: 608664.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 4ko 98E/2022 Ebazpenaren bidez, 4.000.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako toki entitateak diruz laguntzeko, interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik, 2022ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 8ko 12522E/2022 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen 500.000 euro gehiago bideratzeko interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik Nafarroako toki entitateei ematen zaizkien dirulaguntzetarako, 2022ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskaera guztiei erantzutea 98E/2022 Ebazpenaren bidez eta 12522E/2022 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 405.000 euro gehitzea deialdi horretara bideratutako diru kopuruari, helburua duena Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak ematea interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko langileak kontratatzeagatik.

Horrenbestez, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik Nafarroako toki entitateei ematen zaizkien dirulaguntzen deialdian baimendutako gastua aldatzea, deialdi horretarako kredituari 405.000 euro gehituta.

2. Deialdi horretan baimendutako gastuan 405.000 euro gehiago baimentzea, 2022ko gastu aurrekontuko "Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko urriaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2213822