215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNANUKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Unanuko Kontzejuak, 2022ko urriaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Unanun, 2022ko urriaren 18an.–Kontzejuko presidentea, Jesús M.ª Balda Mercero.

Iragarkiaren kodea: L2213913