213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aldaketa xehatua, Udal Plan Orokorreko UCC2-B unitatean. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2022ko irailaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorreko UCC2-B unitatean determinazio xehatuak aldatzeko proiektua, Atarrabiako Udalak sustaturiko hirigintza planeamendua egokitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta egoki jotako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez, 77. artikuluak igorrita (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Atarrabian, 2022ko urriaren 11n.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2213596