213. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Herri-lurraren desafektazioa, bide-zortasuna sortzeko, parke eoliko baten instalaziorako. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2022ko urriaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoren azaltzen diren lurzatiak herri-lurren erabileratik desafektatzea, bide-zortasuna sortzeko, Renovables del Cierzo SLUk sustaturiko parke eoliko baten instalaziorako.

Lurzatiak:

POLIGONOA

LURZATIA

DESAFEKTATZEKO AZALERA,
BIDERAKO
(m²)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²)

5

2

342

49

5

3

556

195

GUZTIRA

898

244

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun naturalean, bete beharrez xedaturik dagoena Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herri-lurraren desafektazioa onetsitzat joko da, Udal honi dagokionez.

Fontellasen, 2022ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2213589