211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2022ko irailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan (11. ordenantza fiskala).

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2213501