211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Lehorreko herri-lurren aprobetxamenduetarako eskaera

Tafallako Udaleko (Nafarroa) alkate udalburu Jesús María Arrizubieta Astizek.

"Aditzera ematen du:

Ikusirik badirela lehorreko herri-lurren soberako loteak, lehen eskukoak, bidezko da lote horiek lau urterako (bi ereintza) adjudikatzea; hortaz, eta bat etorriz Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen administrazioari, erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzan ezarritakoarekin, hamar eguneko epea irekiko da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aipatu ordenantzan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek behar den eskaera aurkez dezaten Bulego Bakarrean (Erregistro Orokorra). Eskaeran delako ordenantzan aipatzen diren alderdiak jaso beharko dira.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan."

Tafallan, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2213545