2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
2023rako karga-tasak
Carcarko Udalak, 2022ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia onetsi zuen:
Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), aho batez erabaki da onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarri beharreko karga-tasak.
–Lurraren kontribuzioa: % 0,22ko karga-tasa.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,10 indizea.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3ko karga-tasa.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Karga-tasa: % 14, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.
Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Carcarren, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L2213511