21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBEITZA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arbeitzako Kontzejuak, 2021eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko udal aurrekontua. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu da aipatu aurrekontua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.276,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 41.627,87 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 2.690,02 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 12.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 58.093,89 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 3.240,50 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 29.997,29 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 24.755,00 euro.

Gastuak, guztira: 58.092,79 euro.

Arbeitzan, 2022ko urtarrilaren 20an.–Kontzejuko burua, Mikel Oroquieta Landa.

Iragarkiaren kodea: L2200853