209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ikustaldi eta entzunaldiko tramitearen iragarkia

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 164.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, baita erregelamenduari gerora egindako aldaketekin bat ere, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin lotuta, HAMABOST (15) EGUNeko epea irekitzen da, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uren erabilera pribatiborako eskubidea azkentzeko prozeduran interesdun direnek egoki jotzen dutena alegatu dezaten beren interesen alde (ondoren ageri dira interesdun horien datuak); horretarako espedientea ikusgai izanen dute España plazako 2an, 33071-Oviedon (Asturias).

–Espedientea: A/31/1º0140.

–Deskribapena: 0,01 l/s-ko ur-aprobetxamendua, Eskolabordako errekan, Frain auzoan, Lesakako udal-mugartean (Nafarroa), aziendari edaten emateko.

–Erregistroko titularra: 15240004C.

Espedientea publiko egiten da, aprobetxamenduaren titularrak horren berri izan dezan, horrela betez Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.5 artikuluan eskubidearen titularrari jakinarazpena egiteari buruz ezarritakoa, haren helbidea ezezaguna baita.

Oviedon, 2022ko irailaren 30ean.–Idazkari nagusia, eskuordez, kontzesio arloko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), David Pérez Méndez-Castrillón.

Iragarkiaren kodea: E2213231