209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapena berresteko proposamena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko maiatzaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen onestea deialdi bat, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko oposizio bidez. Lanpostuak A35 zenbakia du plantilla organikoan, eta deialdia argitaratu zen 2021eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 17an.

Hautaprobak bukaturik, deialdiaren 8.1.1 oinarrian adierazitakoarekin bat, kalifikazio epaimahaiak proposamena igorri dio Tokiko Gobernu Batzarrari, Román Chivite Fernándezen aldeko izendapena berrets dezan Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu gisa, lan-araubide finkoan, hark lortu baitu puntuaziorik handiena. Halaber, eskatzen dio aurkeztutzat jo ditzan deialdiaren 8.1.2 oinarrian adierazitako agiriak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2022ko urriaren 11n.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2213591