208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Alkatetzak 2022ko irailaren 19an emandako 2022-1150 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen 2022ko lan publikoaren eskaintza handitzea Noain Elortzibarko Udalaren 2022rako plantilla organikoko lanpostu hutsei dagokienez (plantilla 2022ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14koan, argitaratu zen), bat etorriz bitarteko administrazio-kontrataziorako ezarritako epeekin (abenduaren 28ko 20/2021 Legea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa). Lan eskaintza 2022ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 4koan, argitaratu da.

Oharturik lan eskaintza horretako 6. eta 7. lanpostuei dagokionez transkripzio akatsa bazela, alkatetzak 2022ko urriaren 4an emandako ebazpenaren bidez zuzendu egiten da, eta lanpostu horiek ezaugarri hauek izanen dituzte:

6.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: udaltzain-agentea, atxikirik dagoena Udaltzaingoaren Alorrari, 4.13 zenbakia duena plantilla organikoan. C maila. Berariazko osagarria: %45. Lanpostuko osagarria: %15,12. Sarbidea: oposizioa. Betetzeko aurreikuspena: 2023.

7.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: udaltzain-agentea, atxikirik dagoena Udaltzaingoaren Alorrari, 4.14 zenbakia duena plantilla organikoan. C maila. Berariazko osagarria: %45. Lanpostuko osagarria: %15,12. Sarbidea: oposizioa. Betetzeko aurreikuspena: 2023.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Noain Elortzibarren, 2022ko urriaren 4an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2213319