2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza orokorraren 24. artikuluko 6. puntuan. Hasierako onespena
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 6an egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 24. artikuluaren 6. puntua aldatzea Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza orokorrean.
Aipatu erabakiarekin bat, delako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, denbora horretan herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2022ko urriaren 7an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.
Iragarkiaren kodea: L2213489