205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2410/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, laborategiko teknikari espezialisten (LTE) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 2ko 812E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laborategiko teknikari espezialisten (LTE) 31 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 25ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren irailaren 12ko 3112E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 25eko 3436E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (31 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

Lehiaketaren eta oposizioaren faseak bukaturik, 2022ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7koan, argitara eman zen hautapen prozesua puntuazio handienarekin gainditzeagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 180/2022 Ebazpenaren eta martxoaren 14ko 677/2022 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren, Virginia Izuriaga Escudero andrea izan ezik, txanda irekikoa, aipatutako 677/2022 Ebazpenean adierazten diren arrazoiengatik.

Ondoren, borondatezko eszedentzia onartu zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako Idoia Sánchez Cerdán andreari eta igoera txandako María Eransus Garzarón andreari, zerbitzu egiten ari zirelako administrazio horretan edo beste administrazio publiko batean.

Bat etorriz deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin, eta ez dagoenez gainditu duen beste izangairik ez desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, ezta igoera txandan ere, bidezkoa da txanda irekian gainditu dutenen zerrendan hurrengoak diren izangaiek betetzea lanpostu huts horiek; horretan oinarriturik, 2022ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13koan, Alicia Segura Galarreta andrearen eta Luis José López Gómez jaunaren aldeko izendapen proposamen osagarria argitaratu zen.

Virginia Izuriaga Escudero andreak alegatutako ezinbesteko kausa amaiturik eta haren dokumentazioa jasota, bai eta Alicia Segura Galarreta andreari deialdian eskatutakoa ere, egiaztatu da bi izangaiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak, eta, horrenbestez, bidezkoa da haien izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Virginia Izuriaga Escudero eta Alicia Segura Galarreta andreak, txanda irekiko izangaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, laborategiko teknikari espezialisten (LTE) lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA-UNITATE ORGANIKOA

HERRIA

Irekia

IZURIAGA ESCUDERO, VIRGINIA

71289

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

SEGURA GALARRETA, ALICIA

70921

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2213044