203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Aldaketa Udal Planeko SI-3 sektorerako jarduketa-sisteman. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2022ko irailaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Milagroko Udal Planeko SI-3 sektorerako jarduketa-sistema aldatzeko espedientea. Jarduketa-sistema, hain zuzen, konpentsaziokoa izatetik lankidetzakoa izatera igaroko da, horrela beteko baita Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 2022ko uztailaren 22ko probidentziaren bidez Udalari egindako errekerimendua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 158., 143. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Milagron, 2022ko urriaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2213248