203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 6. poligonoko 70. lurzatian. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, irailaren 28ko 250/2022 ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman dio Alejo Marticorena Endara eta María Elena Saharrea Maisterrenarekin sinatu beharreko kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proiektuari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (LAHFLTB) 115.4 artikuluan ezarritako lagapen-betebeharra gauzatzeko; hain zuzen ere, garajea eraikitzeagatik Berako katastroko 6. poligonoko 70. partzelan dagoen etxebizitzari atxikia.

LAHFLTBren 25. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Beran, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2213071