203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Lankidetza-hitzarmena, 1.10a eta 1.10b lurzatietako garajeak mankomunatzeko, Eultza sektoreko 1. poligonoko 79. eta 87. lurzatietan

Barañaingo Udalak, 2022ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

Lehena.–1.10B lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea, ondare izaera izateagatik; izan ere, Barañaingo Udalari adjudikatu zitzaion Eultza sektoreko UE1 unitatearen borondatezko birpartzelazioan.

Bigarrena.–1.10A eta 1.10B lurzatiak kargatzea ibilgailu eta pertsonendako bide-zortasuna sortuz, elkarrekikoa, iraunkorra eta doakoa, sotoko solairuetako ibilgailuendako eta oinezkoendako sarrera eta irteeren bidez, bat etorriz garajeak mankomunatzeko 2022ko uztaileko hitzarmenean ezarritako araubidearekin, zeina sinatu baitzen Plazetxea Gestión Integral SLrekin, 1.10 A lurzatiaren jabea den aldetik.

Hirugarrena.–1.10 A eta 1.10 B lurzatietako garajeak mankomunatzeko hitzarmena onestea. Hitzarmen horrek aipatutako zortasunaren araubide juridikoa ezarriko du, testutik kenduta haren izaera administratiboaren aipamenak, hitzarmena izaera juridiko-pribatukoa baita, bai eta hauetan xedatutakoaren aplikazioa ere: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, eta urriaren 1eko 40/2015 Foru Legea, hitzarmen administratiboetarako aurreikusia.

Laugarrena.–Barañaingo Udalari ahalmena ematea hitzarmen hori sina dezan, eta dokumentu publiko bihur dezan.

Bosgarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunean, aipatu erabakiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Barañainen, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2213173