203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda egiteko, aldi baterako bete dadin Akordeoiko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostua

Tuterako Udalak, Alkatetzaren irailaren 28ko 1994/2022 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen.

Deialdia, Akordeoiko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostuan (B maila / taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.tudela.es), deialdiaren aipamenean, "Lan publikoaren eskaintza" atalean.

Tuteran, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2213155