203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, diruzainaren lanpostua aldi baterako betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2022ko irailaren 20ko 1921 Ebazpenaren bitartez onetsi zen onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, diruzainaren lanpostuan (A maila/taldearekin parekatua) aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratazioetarako, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Oinarri horiek 2022ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 4an.

Akatsak zuzentzeko epea bukatu da.

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaiak:

–Izangai onartuak:

HERNÁNDEZ ORTÍN, JESÚS TEODORO

–Izangai baztertuak:

Bat ere ez.

Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

–Izangai onartuak:

1.–ARAMBURU BAZTÁN MIKEL

2.–AYALA MATEO, AMAYA

3.–DOIZ ENÉRIZ, ANA JOSÉ

4.–HUGUET JIMÉNEZ, LAURA

5.–JALLE ALAIZA, CARLA

6.–JIMÉNEZ BAIGORRI, BEATRIZ

7.–LAPIEZA ANTÓN, MARÍA DEL MAR

8.–MILLAS BUIL, JORGE

9.–OROZ EXTREMADO, CONCEPCIÓN

10.–PALACIOS ÁLAVA, MARIO

11.–PÉREZ GIL, ÁNGEL

12.–PÓRTOLES DEL PUERTO, AINHOA

13.–QUEMADA LAMATA, MARÍA DEL BURGO

14.–SEVILLA ZUBIZA, FRANCISCO JAVIER

15.–SOLARTE MELLIZO, JONATHAN

16.–SORIA MARTIN, CHRISTIAN

17.–UGARTE MARTINEZ, ROSA ANA

18.–ZABAL AZPIROZ, ROSA

–Izangai baztertuak:

GUTIÉRREZ ARRONDO, GEMA

Arrazoia: eskabidea epez kanpo aurkeztea.

Bigarrena.–Onartutako izangaiei jakinaraztea ariketa 2022ko azaroaren 4an eginen dela, 09:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eraikineko (Tutera campusa) bigarren solairuko 208. gelan (Tarazona etorbidea z/g). Izangaiek 09:15ean joan beharko dute, izangaiei deitzen hasteko.

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, Udalaren webgunean (www.tudela.es) ikusten ahalko da, lan eskaintzen ataleko deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2022ko irailaren 21ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2212736