203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21428E/2022 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko. Ebazpen horren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko, bazkide gehiago sartuz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko, bazkide gehiago sartuz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 3ko 86E/2022 Ebazpenaren bidez, 650.000 euroko gastua baimendu zen, 2022ko gastu aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak bazkideak egiteko" izeneko 950001 96100 4709 241200 aurrekontu-partidaren kargura.

Kontuan hartuta 2022ko aurrekontu-ekitaldian eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko baimendutako diru-zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea partida honen kargura honako gastu hau egiteko:

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko dirulaguntzak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez arautuak. 270.000 euro, 2022ko gastu aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresentzako dirulaguntzak bazkideak egiteko" izeneko 950001 96100 4709 241200 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko irailaren 28an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2213103