202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Epatze-deia, gora jotzeko 22-01522 errekurtsoan, kontu-hartzailearen izendapenari buruz

María Yolanda Azanza Ilzarbek 22-01522 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Lesakako Udaleko Alkatetzak A mailako kontu-hartzailearen izendapenari buruz 2022ko ekainaren 17an eman zuen 278/2022 Ebazpenaren aurka.

Aipatu erabakian xedatua betez, eta bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea -Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa- garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lesakan, 2022ko irailaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrústegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2212903