201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Bigarren aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2022ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea 2022. urteko plantilla organikoaren aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 244 bis artikuluan xedatutakoa betetzeko; hala, kontu-hartzailearen lanpostua B mailakoa izatetik A mailakoa izatera pasako da.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamazioarik aurkezten ez badu, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Ribaforadan, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2213152