201. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2023rako karga-tasak

Larragoako Udalak, 2020ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat, honako erabaki hau hartu zuen:

1. 2023ko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek onestea:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,25.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: ehuneko 1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, ezarritako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %8koa, alegia.

–Ura:

  • Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 16 euro urtean.
  • Kontsumoa: 0,26 euro/metro kubo.

–Belarra:

  • Azienda xehea: 0,30 euro/buru.
  • Azienda larria: 2 euro/buru.

2. Erabaki honek indarra hartuko du 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

3. Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea udaletxeko iragarki-taulan.

Larragoan, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2212732