20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 12. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 4. poligonoko 12. lurzatian, etxebizitza berri bat sortzeko. Felipe Villares Otheguy jaunak sustatzen du.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an.

Argitara ematen da hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urdazubin, 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2200086