20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Martzillako Plan Orokorraren aldaketa xehatua UO-7, UO-8 eta UO-9 exekuzio unitateetan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2021eko abenduaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Martzillako Plan Orokorraren aldaketa xehatua, UO-7, UO-8 eta UO-9 exekuzio unitateetan, 1411/2021 espedientean ezarri bezala.

Aplika dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina), argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Martzillan, 2022ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2200115