20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, Anai Diego karrikan. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko urriaren 7an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Lizarrako Udal Planeko antolamendu xehatuaren determinazioen aldaketa puntuala, UC 4-4.2 unitate finkatuko eremuan, katastroko 443. eta 444. lurzatietako 390,50 m² eraikigarri 4. poligonoko 446. lurzatira eramateko. Lurzatiak Anai Diego karrikan daude, eta Dicas-Zureger SL enpresak sustatu du aldaketa. Ondoren, argitara ematen da ukitutako hirigintzako araudia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Hirigintzako Araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2200263