20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Bideozaintza kamerak ezartzeko baimena

Zizur Zendeako Udaleko alkateak, 2021eko abenduaren 30ean, 491/21 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Kontuan hartuta Zizur Zendeako herrietan hainbat arazo daudela trafikoari dagokionez, eta zirkulazioko gorabehera horiek kontrolatzea zailagoa dela herri horien sakabanatzea dela eta; ikusten da trafikoa aurrez aurre erregulatzeko eta kontrolatzeko ohiko moduak ez direla nahikoa eta komeni dela laguntza teknologikoa ematea Udaltzaingoak trafikoa zaintzeko, kontrolatzeko eta erregulatzeko dituen funtzioak hobeki bete ditzan.

Horregatik, Zizur Zendeako Udalak erabaki du bideokameren instalazioa eta erabilera gehitzea bere eskumenekoa den zerbitzuari, bide segurtasuna zaintzeko eta trafikoa kontrolatzeko.

Kontuan hartuta abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoak, Segurtasun Indar eta Kidegoek toki publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duenak, zortzigarren xedapen gehigarrian ezartzen duela “Trafikoa kontrolatu, erregulatu, zaindu eta arautzeko bideokameren eta irudiak jaso eta erreproduzitzeko beste edozein bitartekoren instalazioa eta erabilera trafikoa erregulatzeko agintaritza arduradunak eginen du, urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritako xedeekin, honen bidez onetsi baitzen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina eta harekin bat heldu den berariazko araudia, eta kontuan hartuz xedaturik dagoena Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatua Arautzeko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoan (gaur egun DBLO) eta Ohorerako, norberaren nahiz familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan, lege honetan haiek erabiltzeko ezarritako printzipioei jarraikiz”.

Segurtasun Indar eta Kidegoek toki publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duen abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoa garatu eta betearazteko erregelamendua onesten duen apirilaren 16ko 596/1999 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrak honako hau ezartzen du trafikoaren zaintza, kontrol eta diziplinarako bideokamerei aplikatu beharreko araubideari dagokionez: “1. Eremu publikoetan trafikoa kontrolatu, erregulatu, zaindu eta arautzeko irudiak jaso eta erreproduzitzeko bideokameren eta beste edozein baliabideren instalazioa eta erabilera, ondoko honi jarraituz eginen da: 4/1997 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian eta xedapen honetan ezarritakoa. 2. Trafikoa arautzeko eskumena duten administrazio publikoei dagokie aurreko apartatuan aipatutako gailuen ezarpena eta erabilera baimentzea. 3. Irudiak jaso eta erreproduzitzeko gailu finkoen instalazioa eta erabilera aginduko dituen ebazpenak generikoki identifikatuko ditu honako hauek: eremu publikoak edo bide tarteak, iruditan jaso daitezkeenak; grabaketen edo lortutako erregistroen eskuragarritasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatuko dituzten neurriak; bai eta haien zainketaz eta haiek ikusi eta ezabatzeko eskabideak ebazteaz arduratuko den organoa ere. Ebazpenaren indarraldia mugagabea izanen da, haren oinarri diren inguruabarrak aldatzen ez diren bitartean”.

Ikusi da ezarri nahi den sistemak identifikaturik dauden edo identifikatzen ahal diren pertsona fisikoen irudiak hartu, grabatu eta erreproduzitu ditzakeela; hortaz, tratamendu horiek Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera aplikatuko dira; izan ere, erregelamendu horren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2 g) artikuluak udal eskumen propio gisa hartu zuela “trafikoa, ibilgailuen aparkalekua eta mugikortasuna”, Toki administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak egindako idazketaren ondoren.

Horiek horrela eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea irudiak erreproduzitzen ahal dituzten bideokamerak ezartzea eta erabiltzea, trafikoa kontrolatu, zaindu eta arautzeko, betiere 596/1999 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrak ezartzen dituen baldintza zorrotzak betez.

Kokaguneak:

–Zizur Txikia.

  • Espartza Bidea eta Errota kalearen arteko biribilgunea.
  • Espartza Bidea eta Zelaia kalearen arteko biribilgunea.
  • NA6053 eta Azella kalearen arteko bidegurutzea.

–Paternain.

  • NA7015 eta Muru-Asterain kalearen arteko bidegurutzea.
  • NA7010 eta Txopodi kalearen arteko bidegurutzea.
  • NA7015 eta Iturria kalearen arteko bidegurutzea.

–Muru-Asterain.

  • NA7010 eta Larraia Bidearen arteko bidegurutzea (Kiskedi).

–Zarikiegi.

  • NA6005 eta Sototxiki urbanizazioaren arteko bidegurutzea.

–Undio.

  • NA7014 eta Iturzaharra kalearen arteko bidegurutzea.

2. Zizur Zendeako Udalak kartel ikusgarriak jarriko ditu, trafikoa kontrolatzeko zaintza sistema bat dagoela adierazteko.

Tratamenduaren jardueren erregistroa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 30. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Zizur Zendeako Udalak bere erregistroan jasoko du trafikoa kontrolatu, zaindu eta arautzeko bideozaintzari dagokion tratamenduaren jarduera.

Datuen babeserako ordezkaria: Zizur Zendeako Udalak datuen babeserako ordezkari bat izendatu du (DBO). Pertsona horrekin edonor jar daiteke harremanetan, datuen tratamenduari buruzko zalantzak argitzeko edo eskubideak baliatzeko, edo arlo horretako edozein erreklamazio edo iradokizun egiteko. Ukitutako pertsonak erreklamazio hori egin dezake, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkeztu aurretik. Kasu honetan, erreklamazio horren inguruan hartutako erabakia datuen babeserako ordezkariak jakinaraziko dio interesdunari, erabakia hartu eta bi hilabeteko epean.

Segurtasun neurriak. Erabaki honen bidez sortzen diren fitxategi automatizatuetan integratzen diren kamerek hartutako irudiak zaintzeak, kontserbatzeak eta, hala badagokio, suntsitzeak bete egiten ditu abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun neurriak eta eskakizunak (dekretu horren bidez onesten da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua). Era berean, Udala bera izanen da datuak eskuratzeko eta ezerezteko eskaeren zaintzaz eta ebazpenez arduratuko den organoa.

3. Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 196. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen hau argitaratzeko agintzea. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.”

Gazolatzen, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2200066