20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 830. eta 831. lurzatietan, UE-4 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Ziraukiko Udalak, 2022ko urtarrilaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalak, 2021eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa hau, udalkideen legezko kopuruak aho batez erabakita.

Jendaurrean jarri zen, iragarkia argitara emanik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktu-taulan, eta inork ez du aurkeztu haren gaineko alegaziorik. Halaber, hasierako onespenaren erabakia berariaz jakinarazi zitzaien 1. poligonoko 829. eta 832. lurzatien jabeei, eta ez da jaso haien aurkakotzarik edo alegaziorik.

Horiek horrela, Ziraukiko Udalak, osoko bilkuran,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Behin betiko onestea xehetasun-azterketa 1. poligonoko 830. eta 831. lurzatietan, U.E. 4 unitatearen barnean. Sustatzaileak Iñaki Moreno Hermoso eta María Luisa Gilgado Centeno dira.

Bigarrena.–Erabaki hau sustatzaileei jakinaraztea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ziraukin, 2022ko urtarrilaren 4an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2200118