2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Xehetasun-azterketa, eraikingintza-ordenantzaren 3.2, 8. eta 9. artikuluak aldatzeko. Behin betiko onespena
Arbizuko Udalak, 2022ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen eraikingintza-ordenantzaren 3.2, 8. eta 9. artikuluen arau subsidiarioak aldatzen dituen xehetasun-azterketa, Arbizuko Udalak sustatua.
Hasierako onespena 2021eko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.
Arbizun, 2022ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2200587