20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 263. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2021eko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Altsasuko 3. poligonoko 263. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Construcciones Alzate SLk sustaturik.

Argitara ematen da, jarraituz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.

Altsasun, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2200081