20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

452E/2021 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, urtebete luzatzen duena Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 323E/2019 Ebazpenaren bidez emandako lurzoru urbanizaezineko baimenerako ezarritako bi urteko legezko epealdia. Ebazpen hori 2020-01-21ean jakinarazi zitzaion titularrari, GRANJA VALTRIGUERA SL enpresari, hain zuzen, eta beraren bidez ingurumen baimen integratua eman zitzaion enpresa horrek Zarrakazteluko udalerrian daukan oilaskoak hazteko hegaztizaintzako instalazioari.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 323E/2019 Ebazpenaren bidez emana.

2021-12-20an titularrak eskaera aurkeztu du aurrean aipatutako ebazpenaren bidez lurzoru urbanizazaezinean jarduera baimengarria egiteko emandako baimena luzatzeko; honako arrazoi hau eman du: geldialdi teknikoa ezarri zaie pandemiaren ondoriozko inguruabar bereziek bultzatuta.

Luzatu nahi den baimena eman zuen ebazpena 2020-01-21ean jakinarazi zitzaion sustatzaileari. Beraz, eskaera zein luzapenaren inguruko erabakia legez ezarritako bi urteko epealdiaren barruan daude.

Horrenbestez, proposatzen da urtebete luzatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 323E/2019 Ebazpenaren bidez baimendutako jarduerak egiteko edo abian jartzeko epealdia.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak eskaera aztertu du, eta 2021-12-27an egindako txostenean adierazi du onargarria dela. Txostena ebazpen honen eranskinean dago.

Ikusi da, kasu honetan, gertatzen direla Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak, eta, horrenbestez, bidezko da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, bat etorriz Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan ezarritako administrazio prozedurarekin, iritzita ez dela beharrezkoa aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Adierazitakoari jarraikiz, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Urtebete luzatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 323E/2019 Ebazpenaren bidez emandako lurzoru urbanizaezineko baimenerako ezarritako bi urteko legezko epealdia. Ebazpen hori 2020-01-21ean jakinarazi zitzaion titularrari, GRANJA VALTRIGUERA SL enpresari, hain zuzen, eta beraren bidez ingurumen baimen integratua eman zitzaion enpresa horrek Zarrakazteluko udalerrian daukan oilaskoak hazteko hegaztizaintzako instalazioari.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau GRANJA VALTRIGUERA SL enpresari, Zarrakazteluko Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 29an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2200099