20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2022 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Pablo González Sánchez jauna Lurralde Kohesiorako Departamentuko Zainketa Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuetako zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentuaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko urtarrilaren hamabian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Pablo González Sánchez jauna Lurralde Kohesiorako Departamentuko Zainketa Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2200472