2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2021eko 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2021eko abenduaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 2021/4, 2021/5 eta 2021/6 aldaketak, 2021eko ekitaldiko aurrekontu arruntari dagozkionak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Esan, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2117653