2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Aldaketa 2022rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Erromantzatuko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan, bai eta egutegi fiskala ere.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erromantzatuan, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2117732