2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan

Olorizko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin ohiko osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

“Lehena.–Tarifen eranskina aldatzea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan (2011ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 20koa), honako zenbateko hauek ezarririk:

“Janariaren tarifa kalkulatzeko prezio publikoa izanen da janariak zerbitzatzen dituen enpresarekin hitzarturiko adjudikazio-prezioa: 7,77 euro/otordua (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2022rako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 22,27 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera)”.

Bigarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, iragarri ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://olóriz.sedelectronica.es), bidezko iritzitako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Laugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2117725