2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Ordenantza, ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. Indargabetzea

Murillo El Cuendeko Udalak, 2021eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen indarrik gabe uztea Murillo el Cuendeko Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza, baliorik gabe gelditu baita, apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretuak indarra hartutakoan (haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu eta arautu zen) eta Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 2ko 22/2021 Foru Aginduak indarra hartutakoan (2021eko 209. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 6koa; haren bidez, 27/2021 Foru Dekretua garatu zen).

Ordenantza hori indargabetzeko hasierako onespenaren erabakia 2021eko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an, eta jendaurrean egoteko epea igaro ondoren, ez da alegaziorik aurkeztu. Beraz, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zen behin betiko indargabetzea Murillo el Cuendeko Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arradan (Murillo el Cuende), 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2117583