2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkate udalburu Jose Ignacio Pardo Blancok abenduaren 17an eman 429/2021 Ebazpenaren bidez, 2022ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Kontuan izanik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2022. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 3a: San Blas, jaieguna herrian.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2022ko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere. Era berean, udal bulegoak itxiak egonen dira irailaren 5ean, 6an eta 7an (astelehena, asteartea eta asteazkena), herriko jaiak baitira.

Baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Bigarrena.–Jendea hartzeko ordutegia, orokorrean, hau izanen da: 10:00etatik 13:30era.

Hirugarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igorriko zaie, eta Alkatetzaren ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Milagron, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2117846