2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2022ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Arbizuko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, zerga, tasa eta prezio publikoei dagokienez, ondokoa erabaki zuen:

Hiri-kontribuzioari eta landa-kontribuzioari dagokion zerga arautzen da 2021eko azaroaren 25ean osoko bilkuran hasiera batean onetsitako ordenantzaren arabera.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,30.

–Auzolanak, urtean familia bakoitzeko lau, eta hutsegite bakoitza: 25,00 euro.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean azaltzen diren aplikatu beharreko portzentajeak eta karga-tasa gutxienekoak.

–Fotokopiagailua, faxa, konpultsak eta Udalaren makinak erabiltzeko tasak:

  • A4, alde bakarretik: 0,10 euro, zuri-beltzekoa eta 0,30 koloretakoa.
  • A4, bi aldeetatik: 0,15 euro, zuri-beltzekoa eta 0,50 koloretakoa.
  • A4, alde bakarretik: 0,30 euro, zuri-beltzekoa eta 0,60 koloretakoa.
  • A3, alde bakarretik, planoak: 0,50 euro, zuri-beltzekoa eta euro 1 koloretakoa.
  • Faxa, lehenengo orria: 1,20 euro; hurrengoak: 0,60 euro.
  • Konpultsak, 0,50 euro.

–Traktorea erabiltzea: 30 euro, orduko.

–Epaitzak, 35 euro.

–Proiektorea erabiltzea: 50 euro/eguneko eta 150 euroko fidantza.

–Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak:

1.1. Merkatu txikiak:

  • 5 euro eguneko, eta festetako barrakak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko.
  • Egunean: 3 euro.
  • Denboraldia: 180 euro.

1.2. Kalez kaleko salmenta:

  • Ibilgailu edo saltoki finkoan, 5 euro eguneko. Adjudikazioa enkante bidez egiten bada, zenbateko hori hasierako prezioa izanen da.
  • Aipatu prezio publikoez gain, fidantza ordaintzeko eskatzen ahal da, 150 eurokoa, hain zuzen.

1.3. Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak aparkatzea, espresuki emandako baimena dutenean, nahiz eta tasa ordaintzeak ez duen berez esan nahi baimena duenik

  • Egun edo zatiki bakoitzeko: 1,50 euro.

1.4. Garabiak paratzea jabari publikoko lurretan:

  • 1-5 hilabete, 150 euro.
  • 6 hilabetetik gora, 30 euro hilabeteko.

1.5. Lurpearen aprobetxamendu bereziak.

–Eremu publikoan terraza eta mahaitxoak jartzeko tasa:

  • Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 8 euro. Ordainketa urtean behin eginen da.

–Gainerako tasa, prezio publiko eta zergak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Erabaki hauek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Arbizun, 2021eko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2117819