2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2021/11 aurrekontu aldaketa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2021eko azaroaren 30ean egindako Osoko Bilkuran, hasierako onespena eman zion 2021ari dagokion aurrekontuaren hamaikagarren aldaketari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako espedientea Udal Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal-oholean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, hala baderitzote, erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik eginez gero, Udalbatzak horien gaineko erabakia hartuko du eta aurrekontua behin betiko onartuko du.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurrez aipatutako jendaurrean jartzeko epea igaro ondoren.

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da.

Irurtzunen, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2117535