2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Genevillako Udalak, 2019ko martxoaren 26an egin osoko bilkura berezian, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluarekin,

ERABAKI ZUEN:

Lehena.–Behin-behinean onestea Genevillako udalerriaren balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udaletxean eta webgunean (www.genevilla.es), kontsulta dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Genevillan, 2021eko abenduaren 9an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2117424