2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Bigarren aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen 15. ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko urriaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen 15. ordenantza fiskalean. Iragarkia 2021eko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 26an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

15. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen hau erantsi da:

“Hirugarren xedapen iragankorra.–Eten egiten da, aldi baterako eta salbuespenez –2021eko azaroan eta abenduan, zehazki– bide publikoa azoka txikiekin okupatzeagatik ordaindu beharreko tasen aplikazioa. Neurri horrek soilik eraginen dio ordenantzaren 1.h artikuluan eta I.2 eranskinean (“Azoka txikiak”) jasotakoari.”

Iragarkiaren kodea: L2117658