2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Eratsungo Udalak, 2021eko urriaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua gaitzeko.

Iragarkia 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an, argitaratu zen, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

1.–Aparteko kreditua.

GASTUAK:

1 1 4590 1 60900: “Haurrendako jolas eremua prestatzea”: 25.200 euro.

Finantzaketa:

a) 1 75050 “Dirulaguntza despopulazioaren aurka borrokatzeko inbertsioak egiteko 2021ean”: 16.617,44 euro.

b) Transferentzia partida batzuen artean:

–“Haurren jolastokia instalatzea” aurrekontuko partidaren kreditua 5.000 euro gehituko da.

–Kreditua hartuko da aurrekontuko partida (gastuak) honetatik:

  • 1.1700.62100: 20-21 baso-jardueren kanpaina.

c) 1 8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 3.582,56 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Eratsungo Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

Eratsunen, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2117829