2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

Ordenantza, Bikote egonkorren gainekoa. Indargabetzea

Etxarriko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indarrik gabe uztea Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren indargabetzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzaren indargabetzea behin betikoz onetsitzat joko da.

Etxarrin, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, José María Odériz Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2117842