2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAIGAR
2022ko zerga-tasak
Abaigarko Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat:
Ikusita 2015 eta 2021 urteen artean karga-tasak ez direla aldatu, osoko bilkurak zera erabaki du aho batez:
Lehenbizikoa.–Onestea 2022rako karga-tasak. Hona hemen:
–%0,17ko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.
–%2,27koa izanen da eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa.
–%10,00ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.
Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefizienteak onestea, balio-igoera sortzen den aldiaren arabera, eta foru legearen proiektuak xedatutako gehienekoei jarraikiz:
SORTZEALDIA |
0,63 | 20 urte edo hortik gora |
0,58 | 19 urte |
0,51 | 18 urte |
0,36 | 17 urte |
0,21 | 16 urte |
0,06 | 15 urte |
0,06 | 14 urte |
0,06 | 13 urte |
0,06 | 12 urte |
0,06 | 11 urte |
0,06 | 10 urte |
0,06 | 9 urte |
0,06 | 8 urte |
0,06 | 7 urte |
0,06 | 6 urte |
0,06 | 5 urte |
0,06 | 4 urte |
0,11 | 3 urte |
0,13 | 2 urte |
0,13 | Urtebete |
0,06 | Urtebetetik behera |
Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuta, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.
Abaigarren, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.
Iragarkiaren kodea: L2117631