2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2022rako lan-egutegia

Biurrun-Olkozko Udalak, 2021eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“Ikusirik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala (2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an).

Ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Biurrun-Olkozko Udalaren 2022rako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2022rako:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Irailaren 8a: Tokiko festa.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Egun baliodun deklaratzen da, zerbitzurik gabea, abenduaren 5a.

Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 08:30etik 14:30era arte izanen da.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Biurrun-Olkozko Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da”.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2117676