196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2022ko uztailaren 14an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko plantilla organikoaren aldaketa; erabakia 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsita gelditzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea), eta argitara ematen da, betetzeko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

1.–Lanpostua: musika eskolako irakasleak. Lanpostu kopurua: lau (4). Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: partziala. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia. Lanpostu hutsak.

2.–Lanpostua: igerilekuetako sorosleak. Lanpostu kopurua: bi (2). Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Mailako osagarria: %12. Lanaldia: partziala. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia. Lanpostu hutsak.

Arroitzen, 2022ko irailaren 21ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2212755