196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

105/2022 EBAZPENA, irailaren 2koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa ematen baitira “Volandín” haize-parkea izeneko energia elektrikoa produzitzeko instalazioa jartzeko Fontellas, Tutera eta Murchante udalerrietan; parkea 8 haize-sorgailuk osatuko dute, eta 46,4 MW-eko potentzia izanen du guztira.

1. Eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera.

2021eko azaroaren 15ean, Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Renovables del Cierzo SLU enpresak eraikitzeko administrazio baimena eskatu zuen “Volandín” haize-parkerako, Fontellas, Tutera eta Murchante udalerrietan. 5,8 MW-eko potentzia unitarioa duten 8 haize-sorgailuk (46,4 MW-eko potentzia, guztira) eta energia eramateko eta transformatzeko haien azpiegiturek osatzen dute parkea.

Eskaerarekin batera bidalitako dokumentazioaren arabera, honako hauez osaturik dago “Volandín” haize-parkea exekuzio proiektua:

–General Electric GE158 modeloko zortzi haize-sorgailu, 158 metroko errotore diametrokoak, 120,9 metroko altuerako abatzekoak eta 5,8 MW-eko potentziakoak; guztira, 46,4 MW-ekoa izanen da potentzia instalatua.

VOLANDÍN HAIZE-PARKEA

UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830)

Izena

Aurreproiektua

Proiektua

x

y

x

y

VO–01

616.849

4.650.334

616.845

4.650.382

VO–02

616.963

4.650.951

616.846

4.650.962

VO–03

617.592

4.651.374

617.592

4.651.374

VO–04

617.999

4.651.856

618.049

4.651.859

VO–05

618.051

4.652.328

617.951

4.652.234

VO–06

617.994

4.650.157

618.077

4.650.188

VO–07

618.243

4.650.471

618.243

4.650.471

VO–08

618.631

4.650.567

618.631

4.650.567

–“Volandín” 33/66 kV-eko transformazio azpiestazio elektrikoa.

VOLANDÍN AZPIESTAZIOA, 33/66 kV-KOA

UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830)

x

y

617.824

4.651.646

–Aireko eta lurpeko ebakuazio linea, 66 kV-ekoa, “Volandín” transformazio azpiestazio elektrikotik “La Cantera” transformazio azpiestazio elektrikora (400/220/66 kV), zeina “La Serna” (400 kV) transformazio azpiestazioaren ondoan baitago. Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako betekizunen ondorioz, eta ingurumen eragina murrizte aldera, zenbait doikuntza egin zaizkio lineari.

–Saretazko anemometro dorre finko autosostengatzailea, 120,9 metro garai.

VOLANDÍN ANEMOMETRO DORREA

UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830)

x

y

616.569

4.650.457

–Sarbideko bideak eta haize-sorgailuen, anemometro dorrearen eta azpiestazioaren arteko tentsio ertaineko eta baxuko lurpeko elektrizitate lineak.

2. Ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei egindako kontsultak.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak apirilaren 5ean emandako 35/2022 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eman zitzaion Renovables del Cierzo SLU enpresari, energia elektrikoa ekoizteko “El Montecillo” haize-parkea jartzeko Fontellas, Tutera eta Murchante udalerrietan, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 1470E/2020 Ebazpenean eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 28ko 1470E/2020 Ebazpenean ezarritako baldintzen arabera. Parkea 8 haize-sorgailuz eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturez osatua egonen da, eta 46,4 MW-eko potentzia izanen du guztira.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluko 1. apartatua betez, 2021eko abenduaren 14an dokumentazioaren kopia igorri zitzaien ingurumenaren eta lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duten organoei, egiazta zezaten proiektuak betetzen zituela ingurumen tramitearen eta hirigintza baimenaren gaineko ebazpenak, aurretiazko administrazio baimena dela-eta emandakoak.

Hona hemen bi kontsulta horiei emandako erantzunen edukia eta analisia.

Ingurumen Eraginaren Atala:

2022ko apirilaren 1ean Ingurumen Eraginaren Atalak hau adierazi zuen txosten bidez:

–Abelbideen gaineko eraginari dagokionez, jakinarazten da Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalaren baimena lortu beharko dela proiektua exekutatzeko.

–Gogorarazten da Ingurumen Eraginaren Adierazpenak hau ezarri zuela: “Abifauna monitorizatzeko eta hegaztiek talka egiteko arriskua murrizteko sistema automatiko bat instalatuko da (...). Sustatzaileak aurkeztu beharreko jarraipen eta zaintza planean zehaztuko dira eragindako espezieak eta protokoloa, eta Ingurumen Eraginaren Atalak baliozkotu beharko du plan hori”.

Ildo horretan, ingurumen txostenak hau adierazten du: “Neurria –VO-02 haize-sorgailuarekin loturikoa– komentatu da aurkeztutako jarraipen planean, baina ez da zehaztu protokoloa; hori zuzendu egin beharko da parkea abian jarri aitzin”. Gainera, ingurumen organoak “beharrezkotzat jotzen du hegaztien talka arriskua ikuskatzeko eta murrizteko beste sistema bat instalatzea, VO-02 haize-sorgailurako proposatutakoaz gain. Sistema berria, ahal dela, V0-08 motako haize-sorgailuari lotuta instalatuko da.

–Txostenari eranskin gisa batu zaizkio haize-parkea ustiatzeko fasean bete beharreko hegaztien eta kiropteroen ingurumen zaintzako protokoloa arazoak sortzen dituzten haize-sorgailuen aitzinean aritzeko protokoloa. Azken hori hegazti edo kiroptero anitz hiltzen direla hautematen bada aplikatu beharko da.

–Azkenik, ingurumen eraginaren adierazpenean adierazitako zenbait neurriri dagokienez, ohartarazten da sustatzaileak aurkeztutako gauzatze planean ez direla zehaztu jarduketarako lurzatiak, eta ez dela egiaztatu haiek erabiltzeko eskubidea; hori eraikitze lanak hasi aitzin zuzendu beharko da”.

Renovables del Cierzo SLU enpresaren erantzuna:

Lehenik eta behin, abelbideen gaineko eraginari dagokionez, sustatzaileak jakinarazi du dagoeneko eskatu duela dagokion baimena.

Halaber, Renovables del Cierzo SLU enpresak ingurumen zaintzako planaren eguneratze bat aurkeztu du eranskin batean, Ingurumen Eraginaren Atalaren txostenean ezarritako kontsiderazioak betetzeko.

Azkenik, ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako neurriak kokatuko diren lursailei dagokienez, sustatzailea gaur egun lurzatiak erabiltzeko eskubidea izapidetzen ari da, eta, lursail horiek erabiltzeko akordioak burutu ondoren, ingurumen organoari igorriko dizkio.

Lurraldearen Antolamenduaren Atala:

Lurraldearen Antolamenduaren Atalak, 2022ko martxoaren 1ean emandako txostenean, jakinarazi zuen proiektua ezin dela ontzat hartu Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emandako urriaren 20an 229E/2021 Ebazpenaren ikuspegitik. Ebazpen horren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak izateko baimena eman zen “Volandín” haize-parkerako, aurretiazko administrazio baimena dela eta. Era berean, adierazten duenez, “emandako dokumentazio teknikoa, hasiera batean, aski denez proiektu berriaren hirigintza eta lurralde bateragarritasuna baloratzeko, hirigintza baimenerako espediente berri bat tramitatzen hasiko da ofizioz”.

Bestalde, 2022ko maiatzaren 10ean, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak jakinarazi zuen “Tejería I” aztarnategi arkeologikoan eraginak antzeman zirela. 2022ko ekainaren 17an jasotako erantzunean, sustatzaileak argitu zuen dagozkion azterketa arkeologikoak egin direla, eta, horren ondorioz, 2022ko maiatzaren 27an, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak aldeko txostena eman zion proiektua egikaritzeari. Horrenbestez, Fontellasko Udal Planaren 68. artikuluan aipatutako salbuespena betetzen da; izan ere, horren arabera, “arkeologia aztarnategietan debekatutako erabilerak egitea onartzen ahalko da, Vianako Printzea Erakundearen Museoak, Ondasun Higiezinak eta Arkeologia atalak proiektuari buruzko jakinarazpena gauzatu ondoren, eta arkeologoak arkeologia azterketa bat eginen du; horren kostua proiektuaren sustatzaileak ordaindu beharko du”.

Azkenik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren zuzendariak uztailaren 4an emaniko 223E/2022 Ebazpenaren bidez:

–Ondoriorik gabe utzi da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren zuzendariak urriaren 20an emandako 229E/2021 Ebazpena; “Volandín” haize-parkearen eta haren azpiegituren proiektua baimendu zuen ebazpenak.

–Baimena ematen zaio Fontellas, Tutera eta Murchante udalerrietan “Volandín” haize-parkea eta haren energia eramateko azpiegiturak eraikitzeko proiektuari; ebazpenean bertan zehazten diren zehaztapenak bete beharko dira.

3. Proiektuak ukitzen dituen eta zerbitzu publikoak edo interes ekonomiko orokorrekoak ematen dituzten administrazio publiko, erakunde edo enpresei egindako kontsultak.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoa betez, proiektuaren separatak igorri zitzaizkien proiektuak ukitzen dituen eta beren ardurapean ondasunak eta eskubideak dituzten eta zerbitzu publikoak edo interes ekonomiko orokorrekoak ematen dituzten erakunde, enpresa edo administrazio publikoei, ezar zitzaten bidezkoak ziren baldintza teknikoak. Hala, 2021eko abenduaren 14an kontsulta egin zitzaien Fontellas, Tutera eta Murchanteko udalei eta Enagás Transporte, Telefónica de España, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, Red Eléctrica de España, Sistemas Energéticos Boyal, Molinos de la Rioja, Eólica Montes de Cierzo, Canal de Navarra SA (CANASA), Gestión de Evacuación La Serna (GELASERNA) eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) entitateei.

Egindako kontsulten esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak honako txosten hauek jaso zituen (jaso ziren egunaren araberako hurrenkeran daude):

–1. txostena. Telefónica de España, 2021eko abenduaren 27a.

–2. txostena. Molinos de la Rioja, 2022ko urtarrilaren 20a.

–3. txostena. Trenbide Azpiegituren Administratzailearena (ADIF), 2022ko urtarrilaren 31koa eta otsailaren 14koa.

–4. txostena. Enagás Transporte, 2022ko otsailaren 4a.

–5. txostena. Red Eléctrica de España, 2022ko martxoaren 17a.

–6. txostena. Tuterako Udala, 2022ko martxoaren 31.

Halaber, espedientean Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Trenbide Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusiaren 2020ko maiatzaren 3ko txostena dago (7. txostena).

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren artikulu bera aplikatuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Renovables del Cierzo SLUri igorri zizkion ezarritako baldintza teknikoak, hamabost eguneko epean adieraz zezan ea ados zegoen, edo egokiak iruditzen zitzaizkion eragozpenak jar zitzan. Gero, haren erantzuna baldintza teknikoak ezarri zituen entitateari igorri zitzaion, hamabost eguneko epean esan zezan ea ados zegoen erantzunarekin edo eragozpenik ba ote zuen.

Txosten horien edukia eta analisiak eta haiei emandako erantzunak ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.

4. Zehazki, onura publikoa deklaratzea.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 3. artikuluari jarraikiz, eraikitzeko administrazio baimena eskatzearekin batera, Renovables del Cierzo SLU enpresak eskatu zuen zehazki “Volandín” haize-parkea onura publikokoa deklaratzeko.

2022ko martxoaren 1ean, Renovables del Cierzo SLU enpresak 2021eko azaroaren 15ean erregistratutako exekuzio proiektuaren eguneratzea aurkeztu zuen. Proiektu horri dagokionez, zenbait egokitzapen egin ziren Nafarroako Gobernuaren Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak eta Enagásek ezarritako baldintzen ondorioz. Doikuntza horiek ez diote eragiten “Volandín” transformazio azpiestazio elektrikoari (33/66 kV), ezta 66 kV-ko ebakuazio lineari ere.

Eguneratutako dokumentazioaren arabera, haize-sorgailuen eta dorre anemometrikoaren koordenatu berriak honako hauek izanen dira:

UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830)

Izena

x

y

VO–01

616.845

4.650.382

VO–02

616.864

4.650.966

VO–03

617.592

4.651.374

VO–04

618.049

4.651.859

VO–05

617.951

4.652.234

VO–06

618.257

4.650.125

VO–07

618.243

4.650.471

VO–08

618.631

4.650.567

Dorre Anemometrikoa

616.569

4.650.547

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoa betetzeko, hogeita hamar egunez jendaurrean jarri ziren Renovables del Cierzo SLU enpresaren eskaera eta dagokion dokumentazioa, 2022ko martxoaren 1ean eguneratua. Ondorio horietarako, iragarki bat jarri zen 2022ko apirilaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (70. Zenbakia) eta Diario de Navarra egunkariaren 2022ko apirilaren 8ko edizioan (Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webguneko fitxan argitaratu zen, halaber, dokumentazioa). Era berean, dokumentazioa Fontellas, Tutera eta Murchanteko udalei bidali zitzaien, jendaurrean egon zitezen denbora berean, eta espedientean daude jasota egiaztapen eginbideak.

Alegazio hauek jaso ziren (aurkeztu ziren egunaren araberako hurrenkeran daude):

–1. alegazioa. María Sagrario Pardo Orta, 2022ko maiatzaren 19a.

–2. alegazioa. Aalsmeer Tejeria SLU, 2022ko maiatzaren 23a.

Bestalde, eta alegazioak aurkezteko epetik kanpo, María Sagrario Pardo Orta andrearen eskaera jaso zen 2022ko abuztuaren 8an.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 145. artikuluarekin bat etorrita, alegazioak sustatzaileari igorri zitzaizkion, eta hamabost eguneko epea eman zitzaion egokitzat jotzen zuena adieraz zezan.

Alegazio horien edukia eta analisia eta haiei emandako erantzunak ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen dira.

5. Eraikitzeko administrazio baimenaren eta zehazki onura publikoko deklarazioaren proposamena.

Aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondotik, eta Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala bete dela, eta proposatu du Renovables del Cierzo SLU enpresari eraikitzeko administrazio baimena ematea “Volandín” haize-parkea izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako, eta zehazki deklaratzea haren onura publikoa.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskuduntzak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Eraikuntzarako administrazio baimena ematea Renovables del Cierzo SLU enpresari, “Volandín” haize-parkea izeneko energia elektrikoa produzitzeko instalazioa jartzeko Fontellas, Tutera eta Murchante udalerrietan; parkea 8 haize-sorgailuk eta energia eramateko eta transformatzeko haien azpiegiturek osatuko dute, eta 46,4 MW-eko potentzia izanen du guztira; kontuan hartu behar da Red Eléctrica de España konpainiaren 2022ko abuztuaren 2ko txostena VO–08 haize-sorgailuaren kokapenari dagokionez..

2. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

3. Obrak egiteko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.

4. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Eskaerarekin batera, Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira.

6. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean.

7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Renovables del Cierzo, SLUri, Enagás Transporte, Telefónica de España, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, Red Eléctrica de España, Sistemas Energéticos Boyal, Molinos de la Rioja, Eólica Montes de Cierzo, Canal de Navarra SA (CANASA), Gestión de Evacuación La Serna (GELASERNA) eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) entitateei eta eragindako ondasunen eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, espediente zenbakia zehaztuta.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Fontellas, Tutera eta Murchanteko udalei eta Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Trenbide Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusiari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko irailaren 2an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Jasotako txostenak

Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. txostena. Telefónica de España SAUrena.

2021eko abenduaren 27ko txosten baten bidez, Telefónica de España enpresak adierazi zuen “ez diola eragozpenik jarriko” proiektua gauzatzeari, baldin eta telekomunikazioetako bere lineak gurutzatzeari eta horien parean joateari buruz indarrean dagoen araudia betetzen bada.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

2. txostena. Molinos de la Rioja SAU.

2022ko urtarrilaren 20an, Molinos de la Rioja SAUk txostena eman zuen, bere jabetzako aireko linea elektriko baten gaineko eraginak zehazteko eta bete beharreko araudia adierazteko.

Gainera, obrak hasi aurretik, sustatzailea Molinos de la Rioja SAUrekin harremanetan jar dadila eskatu du, “egiaztatzeko onetsitakoa betetzen ote den eta lanak amaitu eta lurra lehengoratu ondoren lortutako azken emaitza zein den”.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekin ados dagoela adierazi du, eta berretsi du obrak hasi aurretik enpresarekin harremanetan jarriko dela, behar duen informazioa emateko eta eraikuntza lanak koordinatzeko, bi lineak gurutzatzeari dagokionez.

3. txostena. Trenbide Azpiegituren Administratzailearena (ADIF).

2022ko urtarrilaren 31n eta otsailaren 14an, ADIFek antzeko edukia zuten bi idazki aurkeztu zituen: “proiektuaren bideragarritasunaren aldeko txostena” ematen zuen, betiere txostenean jasotako “baldintza teknikoak betetzen badira” eta aplikatu beharreko araudia errespetatzen bada.

Era berean, ADIFek adierazi duenez, proiektuan jasota dago konpainiaren jabetzako ondare-lurren 194 m²-ko hegala okupatu nahi duela, eta, beraz, okupazio hori erabilera lagapenerako dokumentu baten bidez erregularizatu beharko dela, dagozkion obrak hasi aurretik.

Azkenik, gogorarazi du planteatutako obrak trenbidearen eragingunearen eraginpean daudela, eta, beraz, trenbide azpiegituren administratzailearen baimena behar dela. Baimen horrekin batera, txostenean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela. Gainera, ADIFekin beharrezko izapideak egin dituela jakinarazi du, linea elektrikoaren hegalaren okupazioa erregularizatzeko ez ezik, ADIFen ondare-lurretan obrak egiteko erabilera lagapena lortzeko ere bai.

4. txostena. Enagás Transporte SAU.

2022ko otsailaren 4an aurkeztutako txostenean, Enagás Transporte SAUk eskatutako administrazio baimena ematearekin ados dagoela jakinarazten du, eta dagokion baldintza teknikoak helarazten ditu.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

5. txostena. Red Eléctrica de España SAU.

2022ko martxoaren 31n, Red Eléctrica de España SAUk jakinarazi zuen 66 kV-ko aireko eta lurpeko ebakuazio lineak bere jabetzakoak diren lineenganako eragin guztiak arauzkoak direla, eta, beraz, ez zuela eragozpenik.

Haize-sorgailuei, 33 kV-eko sare kolektoreari eta “Volandín” transformazio azpiestazio elektrikoari (33/66 kV) dagokienez, Red Eléctrica de España enpresak informazio osagarria (plano georreferentziatuak) eskatu ditu eraginak baloratu ahal izateko.

Gainera, adierazi duenez, kontuan hartu beharko da “La Serna-Magallón” (400 kV) izeneko etorkizuneko aireko linea, Red Eléctrica de España enpresarena, proiektu fasean dagoena. Beharrezkoa izanen da ondoren komunikazioak egitea, bi zerbitzuak koordinatzeko.

Bestalde, ohartarazi duenez, “ebakuazio linearen trazadura Red Eléctrica de España erakundeak hirugarren baten aldeko erabilera lagapena eratu dueneko lursailetatik igarotzen ahalko da, lagapen hori ‘La Cantera’ transformazio azpiestazio elektriko kolektorea ezartzeko izanik”, bai eta “La Serna” transformazio azpiestazio elektrikoa-“La Cantera” transformazio azpiestazio elektrikoa konektatzeko 220 kV-ko behin-behineko aireko linearako erabilera zortasun pertsonal bat ere.

Azkenik, zaindu beharko diren arau eta baldintzak zehaztu dira.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

Era berean, Renovables del Cierzo SLU enpresak adierazi duenez, eskatutako informazioa eman dio Red Eléctrica de España enpresako Lineak Mantentzeko Departamentuari. Horren ondorioz, 2022ko uztailaren 18an aurkeztutako txostenean, garraiolariak adierazi zuen ez zuela “Volandín” transformazio azpiestazio elektrikoaren (33/66 kV) aurka egin, eta, aldi berean, 33 kV-ko sare biltzaileari buruzko informazio gehigarria eskatu zuen, eta jakinarazi zuen “haize-sorgailuetatik biren (VO–04 eta VO–05) distantzia, 220 kV-ko ‘Magallón-Tutera’ lineari dagokionez, Espainiako sare elektrikoaren jabetzakoak zirela”.

Sustatzaileak, 2022ko uztailaren 27an eman zuen erantzunean, zera adierazi zuen, haize-sorgailuen kokapenari dagokionez, garraiolariak emaniko informazio geografikoaren tratamenduan akats bat identifikatu zuela, eta, horregatik, nahaste hori konpontzeko eta haize-sorgailu horiek arauzko distantziak betetzen dituztela frogatzeko, Red Eléctrica de España taldeari, 33 kV-ko sare biltzaileko informazioarekin batera, berriz ere eman zion haize-sorgailuei buruzko informazio georreferentziatua. Ondoren, garraiolariak 2022ko abuztuaren 2ko txosten berrian jakinarazi zuen ez zuela 33 kV-ko sare kolektorearen aurkako eragozpenik, eta 8 metro handitu beharko zela VO–08 haize-sorgailuaren eta 220 kV-ko linea – “Magallón-Tutera” 220 kV-ko linearen arteko tartea.

Azkenik, sustatzaileak txostena egin du, berresteko “haize-sorgailu horren posizioa birkokatu eta 8 metro atzeratu duela, Red Eléctrica de España konpainiarekin koordinatuta”. Horrela, haize-sorgailu horren behin betiko koordenatuak hauek izanen dira:

UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830)

Izena

x

y

VO–08

618.625,1

4.650.561,4

Azkenik, egungo eta etorkizuneko lineen aurkako balizko kalteei dagokienez, Gestión de Evacuación La Serna SL sozietateko kidea den Renovables del Cierzo, SLU (GELASERNA) harremanetan jarri da Red Eléctrica de España SAUrekin eta inplikatutako sustatzaileekin, jarduketak koordinatze aldera.

6. txostena. Tuterako udaletxea.

2022ko martxoaren 31n egindako txosten teknikoan, Tuterako Udalaren hirigintza arloak hau gogorarazten du: eragindako lurzoruaren kategoria dela-eta, instalazioak lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak gauzatzeko baimena behar duela, hain justu. Gainera, eskatzen du ebakuazio lineak ahalik eta inpaktu txikiena eragin dezala eragindako nekazaritza ustiategietan eta dauden azpiegituretan, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioaren segurtasuna bermatuz, obrak egiten diren bitartean.

Erantzuna:

Sustatzaileak txostenarekiko adostasuna azaldu du, eta berretsi du han ezarritako baldintzak beteko dituela.

Proiektuak lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak gauzatzeko baimena du, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 4ko 223E/2022 Ebazpenaren bidez emana.

7. txostena. Trenbide Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusia.

2022eko maiatzaren 25ean Trenbide Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusiaren txostena jaso zen; hartan azaltzen zenez, proiektua Zaragoza-Castejón trenbidearen ukipen eremutik kanpo geratzen da.

Hala ere, adierazi zuen une honetan Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa prestatzen ari dela “Abiadura Handiko Kantauri-Mediterraneo Korridorearen Informazio Azterketa. Tartea: Zaragoza Castejón”, non aztertzen ari diren hainbat trazatu alternatibo Zaragoza eta Castejón tarterako, beharbada proiektuko haize-parkea ukituko luketenak. Horregatik, erakunde horrek eskatu du, “ahal den neurrian”, koordinatzen saiatzeko Volandín haize-parkearen eta trenbide plangintzaren jarduketak.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi duenez, baldintza teknikoak, ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako ingurumen baldintzak, eta lurzoru urbanizaezineko jardueren baimenean ezarritako lurralde baldintzak direla eta, ezinezkoa da AHTren trazatuaren alternatibek ukituko lituzketen haize-sorgailuei kokapen berririk ematerik, beste alde batetik, horiek, oraindik ere, azterketa eta idazketa fasean baitira.

Nafarroako haize-parkeen baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikulua betez, 2022ko urriaren 22an, sustatzailearen erantzuna igorri zitzaion Trenbide Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusiari, egun hartan berean jaso baitzen. Erakunde horrek sustatzailearen erantzunarekiko adostasuna edo eragozpena adierazteko zuen hamabost eguneko epea iraganik, ez da haren erantzunik jaso.

II. ERANSKINA

Jasotako alegazioak

Jaso diren alegazioen eta txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. alegazioa. María Sagrario Pardo Orta.

2022ko maiatzaren 19an, María Sagrario Pardo Orta andreak idazki bat aurkeztu zuen. Idazki horren bidez, lehenik eta behin, Fontellas udalerriko 5. poligonoko 29. katastro lurzatiaren titularra dela jakinarazi zuen, eta, argitaraturiko Eragindako Ondasunen eta Eskubideen Zerrendaren arabera, proiektuan bilduriko haize-parkeak hartan dituen eraginak zehaztu zituen. Jarraian, eragin horren aurka agertu da erabat, “intentsitate askoz txikiagoko beste eragin batzuen diseinua erabat bideragarria” dela argudiatuz. Zehazki, helburu bererako balio lezaketen herri-lurrak daudela adierazi du, “haize-parkearen aurreproiektuan – jendaurrean jarri zenean– zehazki aurreikusi zen bezala”.

Azaldutakoaren arabera, aurreikusitako eraginak zuzentzeko eskatzen du, aurreproiektuan jasotakoekin ordezkatuz eta, horrela, bere titulartasuneko lurzatia baztertuz. Gainera, planteatzen du, subsidiarioki, finka osoaren desjabetzea adostu dadila, bere ustez, aurreikusitako eraginek finkaren balio ekonomikoa deuseztatzen baitute. Azkenik, eskatu du adieraz diezaiotela hasieran aurreikusitako eraginak zergatik aldatu diren.

2022ko abuztuaren 8ko instantzia:

Epez kanpo aurkeztutako eskaeran, 2022ko abuztuaren 8an, María Sagrario Pardo Orta andreak ohartarazi zuen 5. poligonoko 30. lurzatiaren zati bat Obras y Desmontes de Navarra SL enpresaren alde erabiltzeko lagapena iraungita dagoela, eta lagapena lurzatiaren zati batera baino ez dagoela mugaturik; beraz, Fontellasko 5. poligonoko 29. lurzatiaren gaineko eragina ezabatzea eskatzen zuen berriro, “erdietsi nahi den xederako eragin txikiagoa izanen luketen beste ondasun eta eskubide batzuk daudelako”.

Erantzuna:

Alegazioaren egilearen (Renovables del Cierzo SLU) lurzatiaren gaineko eraginaren kasu partikularrean, jakinarazi du VO–05 haize-sorgailura sartzeko bidearen diseinua zenbait murriztapen teknikok baldintzatu dutela (haize-sorgailuen osagaien garraioa, lehendik zegoen bide publiko baten eta bide berri baten arteko trantsizioa), ingurumenekoak (lur mugimenduak) eta meatzaritzakoak (jada existitzen den jarduera), eta murriztapen horiek eragotzi egiten dutela haize-sorgailua bera kokatuta dagoen lurzatian kokatzea, eta plataforma bera iparretik sartu behar dela. Eta, lurzati horren barruan, linea elektriko batetik errespetatu beharreko gutxieneko segurtasun tarteek ere baldintzatu dute sarbidearen azken kokapena.

Nolanahi ere, haize-parkearen diseinua albait eragin txikienak sortzeko eta inguruko interes publikoak eta pribatuak bateragarri egiteko gauzatu da, eta, aldi berean, haize-parke bat garatzea ahalbidetu da, bideragarritasun teknikoari, ingurumenekoari, ekonomikoari eta sozialari dagokienez.

Nabarmentzekoa da haize-parkearen onura publikoa Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. Artikuluaren ondoriozkoa dela, espresuki hala adierazten baitu, energia elektrikoaren hornidura interes ekonomiko orokorreko zerbitzua dela kontuan hartuta, Lege horren beraren 2. artikuluan jasota dagoen bezala.

Finkaren desjabetze osoaren eskaera aztertu eta sustatzaileak emaniko erantzuna aztertu ondoren, ondorioztatzen da eskaerak ez dituela inola ere justifikatzen eta egiaztatzen finkaren gainerakoan sortutako kalteak eta eragozpenak, eta beraz, desjabetu gabeko zatiaren kontserbazioa ezin dela antiekonomikotzat jo.

Azkenik, argitu behar da Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak irailaren 28an emandako 01733DGE/2011 Ebazpenaren bidez eman zitzaiola Obra y Desmontes de Navarra SL enpresari La Catalana izeneko ikerketa baimenaren ondoriozko ustiapen emakida, 30 urterako, eta oraindik indarrean dagoela baimen hori. Meatze emakida “Volandín” haize-parkearen proiektuak ukitutako hainbat lurzatitan hedatzen da, eta, ildo horretan, espedientean jasota dago Obras y Desmontes de Navarra eta Renovables del Cierzo enpresen arteko akordio partikularra, lehenengoaren meatzaritza eta erauzketa jarduera eta bigarrenak sustatutako haize-parkearen eraikuntza, eragiketa eta mantentzea bateragarri egiten dituena.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da aurkeztutako alegazioa ezestea.

2. alegazioa. Aalsmeer Tejeria SLU.

2022ko maiatzaren 23an, Aalsmeer Tejeria SLU enpresak idazki bat aurkeztu zuen, honako alegazio hauek egiteko:

1. Akats formalak onura publikoaren deklaraziorako eskaeran. Alegazio-egileak adierazi du ez dela betetzen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 143.3 artikuluan ezarritakoa, ez baitira agertzen jendaurrean jarritako dokumentazioan “haize-parkearen” profil planoak; halakotzat jotzekoa da haize-sorgailuak daudeneko eremua.

2. Onura publikoaren deklarazioaren arbitrariotasuna, ez bada existitzen behin betiko exekuzio proiekturik; izan ere, deklarazio hori ezin da eman eraikuntzarako administrazio baimena lortu arte eta, beraz, behin betiko onartutako exekuzio proiektua onetsita izan arte.

Azkenik, alegazio-egileak adierazi du La Tejería haize-parkearen eraikuntza sustatzen ari dela. Parke hori Fontellaseko udalerrian egonen litzateke, eta “lursail horiek onura publikoaren deklarazioaren eskaeran jasota daudenak berak lirateke, Fontellasko Udalaren jabetzako herri-lurtzat hartzen diren horiexek”. Horretarako, eremu horien desafektazioa eskatu zion udalari; 2019ko otsailaren 22ko bilkuran, Fontellasko Udalak hasiera batez onetsi zuen lurzati horien desafektazioa, Aalsmeer Tejería SLUri erabilera lagatzeko, bertan haize-parkea instala dezan.

Erantzuna:

Lehen alegazioari dagokionez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak uste du abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 143.1.c) artikuluak instalazioaren ebakuazio lineari egiten diola erreferentzia, hitzez hitz aipatzen baita “euskarrien eta hegalen egoera”, eta, beraz, ez dagoela akats formalik. Nolanahi ere, argitaratutako memoriak haize-sorgailuen ezaugarri teknikoei buruzko informazio zehatza jasotzen du (abatzaren altuera, errotorearen diametroa, ekortze eremua, etab.), eta, beraz, jendaurrean jarritako dokumentazioan funtsatuta, informazio horrek zer-nolako eraginak dituen jakiten ahal da.

Bigarren alegazioari dagokionez, adierazi beharrekoa da bete dela Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa: “Zehazki onura publikoa deklaratzeko eskaera aurretiazko administrazio baimenaren eta/edo eraikitzeko baimenaren eskaerarekin batera egiten ahalko da, edo administrazio baimena lortu ondoren”. Baimen emakidari dagokionez, ebazpen honen bidez eraikuntzarako administrazio baimena ematen da, eta, zehazki, onura publikokotzat deklaratzen da.

Fontellasko Udalak adostutako hasierako onespenari dagokionez, lurzati batzuen desafektazioari buruz (Aalsmeer Tejeria SLU enpresari erabilera lagapena egiteko), alegazio-egileak ez du egiazko eskubiderik harik eta Nafarroako Gobernuak aipatu desafektazioa onetsi arte, hala ezarrita baitago Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan; horrenbestez, ez dago inolako trabarik “Volandín” haize-parkearen aurretiazko administrazio baimenaren tramitazioak aurrera jarrai dezan.

Nolanahi ere, azpimarratzekoa da Renovables del Cierzo, SLU enpresak ere hasi duela izapidetzea, Fontellas eta Tutera udalerrietan, “Volandín” haize-parkeak eragindako herri-lurren desafektaziorako. Izan ere, bi udalek hasiera batean onetsi egin dute dagozkien herri-lurren desafektazioa; zehazki, Fontellasko udalari dagokiona 2022ko ekainaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 109. zenbakian.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da aurkeztutako alegazioa ezestea.

Iragarkiaren kodea: F2211943