187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

195/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako prozeduraren deialdia, hots, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak eskuratzekoa.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 2an emandako 324/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan maisu-maistren kidegoan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedurak onetsi ziren.

Deialdiaren II. tituluko bederatzigarren oinarriak xedatzen du epaimahaiek proba horri “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen diotela eta “gai” kalifikazioa lortzen duten pertsonek bakarrik eskuratuko dutela espezialitate berria.

Espezialitate bakoitzeko epaimahaiek edo, kasua bada, hautapen batzordeek egindako aktekin bat, bidezko da, deialdiaren II. tituluko bederatzigarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz, “gaitzat” jo diren izangaien zerrenda onestea, eskuratutako espezialitate berria adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratu ahal izateko prozeduraren deialdia ebaztea eta ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren izangaiak “gaitzat” hartzea, eta eskuratutako espezialitate berria aipatzea.

Ebazpen honen bitartez espezialitate berria eskuratzen duten izangaiak praktikaldia egitetik salbuetsirik daude.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen honek eta atxikitako eranskinak ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpena eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta hautapen prozesuaren koordinazio epaimahaiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 24an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

ERANSKINA

0597 Maisu-maistrak

Haur Hezkuntza, gaztelaniaz.

IZENA: ALFONSO ROMANO, KIRA

Pedagogia Terapeutikoa, euskaraz.

IZENA: ILZARBE ZUBIA, IDOIA

Iragarkiaren kodea: F2211568