187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITURMENDI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2022ko ekainaren 30ean deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, Iturmendiko Udalerako.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, eta ez dagoenez izangai bazterturik, deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren web-orrian argitara dadila agintzen da.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2.h) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Iturmendiko Udalerako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez. Zerrenda ebazpen honen eranskinean jasotzen da.

Bigarrena.–Deialdiko 2.1.d) oinarrian aurreikusitako proba 2022ko irailaren 30ean eginen da, Iturmendiko Udaleko instalazioetan, 9:30ean.

Deialdiko 6.2 oinarrian aurreikusitako proba (deialdiko lehen ariketa) Lakuntzako Kultura Etxeko bulegoetan eginen da 2022ko urriaren 14an, 9:30ean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iturmendiko Udalaren web-orrian argitara dadila agintzea.

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iturmendin, 2022ko irailaren 9an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

IZANGAI ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak

IZEN-ABIZENAK

IZEN-DEITURAK

EUSKARA PROBA

Javier Almirantearena Legaz

Oihan Artola Lopez de Goikoetxea

BAI

Jon Ballaz Barrios

Hasier Beltza Artza

Markel De Miguel Lopetegi

Iñaki Fernandez Cerrada

Gorka Garate Olano

Miguel Goicoechea Pozueta

Erik Gonzalez Martin

BAI

Luis Irigibel Elizagoien

BAI

Iban Iturria Amadoz

Iñaki Lizarraga Madinabeitia

BAI

Ioseba Lizarraga Munarriz

Mikel Maiza Ledesma

BAI

Ismael Martiarena Legarra

BAI

Jesus M.ª Mendinueta Flores

Jose M.ª Nuñez Lecea

Aritz Razquin Echeveste

Imanol Rodriquez Torrens

BAI

Luis Urzainki Beorlegi

Angel M.ª Zarautz Arruti

Patxi Zubiria Aldaz

BAI

Ganix Zuñiga Perez de Urabain

Izangai baztertuen behin betiko zerrenda: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L2212262