186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04338 JV/oc espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: José María Errandonea Aguirre.

Helbidea: Zalain auzoa 2, Lantxanborda 31780-Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0029 l/s-koa.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ur hargunea hormigoizko kutxatila prefabrikatu bat da, 40 x 40 x 50 cm-ko neurria duena, lur azpian sartua. Kutxatila horretatik dentsitate handiko polietilenozko hodi bat aterako da, 20 mm-ko diametrokoa, 1.300 m-ko zanga batean sartua joanen dena 1.000 l-ko edukiera duen biltegi bateraino, eta kontagailu bat izanen du sarreran. Hortik 30 x 30 x 20 cm-ko aska bat elikatuko da, ixte automatikoko sistema bat izanen duena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko irailaren 2an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2211928