186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04354 JV/oc espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Berako Udala.

Helbidea: Herriko Etxea plaza 1- 31780-Bera (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Kalbarioko erreka.

Tokia: Bera.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obra horien bidez, funtsean, Kalbarioko errekaren trazadura berri bat eginen da Plaza Zaharraren aldean, garbitokiraino, eta hor egungo trazatuarekin lotuko da.

Obra hiru zatitan banatzen da:

–Lehen zatiak 21,16 m-ko luzera du eta atari zabaleko ubideari dagokio. Trapezoide formakoa da (2,00 m-ko oinarria duena), eta 1H:1V gisako ezpondak ditu alboetan, harri-lubetaz babestuak.

–Ondoren, hormigoi armatuzko ubide angeluzuzen bat eraikiko da, oinarrian 1,4 m-ko zabalera duena barne aldean, eskailera-maila batzuekin 14,59 m-ko luzerako tartean. Goiko aldean tramex bat eta baranda metaliko bat ditu.

–Plaza Zaharrera iritsita, diseinua lurpean dagoen hormigoi armatuzko marko bat da, 2,00 m x 2,00 m-koa barnealdean (altuera aldakorra duen tarte bat dago, 4 metrora artekoa), %2,19ko maldarekin plazaren aparkalekuaren azpiko tartean. Azkeneko zatia errepidearen azpitik igarotzen da garbitegira iritsi arte, eta han egungo galeriarekin lotzen da, han dagoen harrizko hormaren azpitik.

Jendaurrean jartzen da orok jakin dezan, hogei egunez, eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten epe horretan, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko irailaren 1ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2211851